Presentación INN en Polo GARAIA

8:04 0 Comments

Joan den ekainaren 21ean,Noticias de Gipuzkoaegunkariarekin batera, inn aldizkariaren lehen alea banatu zen. Argitalpen berri hau, “berrikuntza idazteko jaio da eta, horretarako, funtsezkoa da berritzaileei eta beraien zirkunstantzie buruz jardutea”, azaldu zuen bere editorea den Angel Arboniesek. Inn, aipaturiko egunkariaren eta GARAIA Berrikuntza Gunean kokaturik dagoenInfonomia-Euskadiren arteko lankidetzaren fruitua da.

Erakunde hauetaz gain, Innobasquek babesten du aldizkari hau, etaEuskaltelek, Kutxak eta GARAIA berak laguntzen dute. Hilabetekaria ekainaren 20an aurkeztu zen Garaia Gunean. Ondoren, berrikuntzari buruzko mahaingurua izan zen; bertan, GARAIA Berrikuntza Guneko kudeatzeilea, Andoni Gartziak; Cristina Diez Ochoak, Infonomiako business media manager; Pilar Kaltzadak, Innobasqueren komunikazio burua; Gabriel Beldarrainek, Kutxaren Prozesuak eta Kalitateko burua eta Guillermo Irigorasek, Euskalteleko Kudeaketa Estrategikoaren gerentea, jardun zuten. Noticias de Gipuzkoa egunkariko Ekonomia burua, Carlos Etxeberrik moderatzaile lanak bete zituen.



Unknown

Some say he’s half man half fish, others say he’s more of a seventy/thirty split. Either way he’s a fishy bastard.

0 comentarios: